XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Hori konpondu liteke esan zuen sorginak.

- Eta lantza horiek... hain dira luze eta astunak!

Beti pentsatu dut txikiago batekin hobeto moldatuko nintzatekeela.

Ondo harrapatuz gero, txiki batez ziur nago berdin-berdin botako nituzkeela morroiak.

- Hori konpondu liteke esan zuen sorginak.

- Apustu egingo nuke zaldi txiki batez eta lantza txiki batez erraz hartuko nituzkeela mendean beste morroi guztiak esan zuen Sir Itzulipurdikarik.

- Zaldi txiki bat eta lantza txiki bat errepikatu zuen sorginak pentsakor.

Lehoiarengana bueltatu zen.

- Horrek ez dizu ezer gogorarazten, Arthur? esan zuen, eta begia keinatu zion Sir Itzulipurdikari ohartu gabe.

- E? esan zuen lehoiak.

- O! A, ulertzen dizut! esan zuen-.

- Esan nahi duzu...

- Esan nahi dut esan zuen sorginak azkar alde egin beharko nukeela, sorginkeria mordoa daukadalako egiteko, eta gainera Ilunek afaria hartu behar du.